inguru

inguru

Besteak beste, zenbaki batek mugatzen duen izen-sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko erabiltzen da inguru hitza; artikulurik gabe erabiltzen da. Hau da egitura: <zenbatzailea + izena + inguru>. Orain (dela) hogeita hamar (bat) urte inguru joan zen hara. Ordubete inguru igaro da. Bi metro inguru baditu bederen. Bi mila urte inguru pasatu dira ordutik hona (*bi mila inguru urte). (Orduez mintzatuz) Arratsaldeko sei eta erdiak inguru ziren. Iparraldean artikulurik gabeko izen-sintagmak -en atzizkia hartzen du eta inguruk artikulua. Laurogei urteren ingurua zuen (Laurogei urte inguru zuen/zituen). Duela mende baten ingurua (Duela mende bat inguru). [EH]

 

Izenlagun funtzioa betetzen du -ko atzizkiarekin. Berrogei urte inguruko gizon gordina. Bi ordu inguruko hizketaldia.

 

Tradizioan ez da ageri inguru ergatiboan (inguruk), ezta datiboan ere (ingururi). Bai, urri, leku-denborazko kasuetan (Arribildik lau legua ingurutik at). Azken urteetan, berriz, ohikoa da inguru ergatiboan (inguruk) erabiltzea, baita datiboan ere (ingururi): Bost mila lagun inguruk ikusi dute. Tuterako Uvesako 800 langile ingururi PCR proba egiten hasi dira.

 

X inguru(ko) esamoldearen parekoa da edo juntagailu hautakariarekin osatutako <zenbatzailea + izena + edo> egitura. Bietan, “gutxi gorabeherako kantitatea adierazten da”: Ehun lagun edo etorri dira (= Ehun lagun inguru etorri dira).

 

X-tik gora(ko) esapideak ere gutxi gorabeherakotasuna adierazten du, honako hau: “X baino gehiago(ko)”. Zortziehun metrotik gorako luzera. Sei mila galaxiatik gora. Esamolde horrek, oinarrian esapide adberbiala denez, forma hori besterik ez du hartu ohi. ?Mila lagunetik gorak egin du ondo azterketa. Halakoetarako, beste esapide batzuk erabiltzen dira: Mila lagunek baino/eta gehiagok egin du(te) ondo azterketa; % 40 pasatxok baizik ez du erantzun. ( baino gehiago: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori...)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1992). “Euskaltzaindiaren gomendioak eta erabakiak” in Euskera. -- 37. libk. (1992, 2); 717-986 or.

—(1994). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (419).

— “Denbora adieraztea: oraininguru (orain hogei bat urte inguru)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: inguru (hamar urte inguru)”, Jagonet galde-erantzunak.

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (81-82).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper