Bai nadar/nager, bai flotar/flotter erdarazkoen kidetzat erabili izan da igeri euskaraz. Igeri ibili. Ibaia igeri zeharkatu. / Eta uren gainean kutxa igeri zebilen. Airean igeri gelditzen den hautsa.
Bigarren adieran (flotar/flotter), flotatu aditza sinonimoa da, eta adiera horretako eratorriak aditz horretatik egin dira bereziki: flotagarri, flotagailu. [EH]