Joan den urtean (‘duela urtebete’) da iaz (igaz, ihaz, jaz) hitzaren baliokidea (iazko = joan den urteko, iaztik = joan den urtetik, iaz arte = joan den urtera arte...). Aurreko urte esapideak ez du hori adierazten, baizik eta, iazkoa izan ezik, beste edozein urteren urtebete lehenagoko urtealdia. [EH]