hobe izan (*hobe esan)

hobe izan (*hobe esan)

Hobe izan aditza du/da erregimenetakoa da. Esaldia inpertsonala denean, da aukeraren alde egiten du. [EH]

 

Konplementazioari dagokionez, tradizioko ohiturak ezberdinak dira, eta, batasunerako ezer hobetsi ez bada ere, erabilera nagusia hau da:

- Hobe da inpertsonalarekin, -t(z)e aditz-izenaren alde egiten da:

Hobe izango da isilik egotea. Hobe da ez izatea, gaizki izatea baino. Hobe litzateke askatu eta lagatzea.

- Subjektu erreferentziakideekin (subjektu bera bi aditzetan), du erregimena hartzeaz gainera, aditz-partizipioaren alde egiten du:

Hobe dugu isildu, lotsagarri gelditu baino lehenago. Hobe duzu ezkondu, moja joan baino.

 

*Hobe esan (HOBE HOBETO). Esapide desegokia da *hobe esan; hobeki esan, hobeto esan erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak. Arrazoia zera da: adizlagun funtzioa betetzen duenez, esan aditzak hobeki/hobeto adizlaguna (NOLA) hartu behar du, ez hobe izenondoa (NOLAKOA). Hobe izan aditzarekin ez da hala (hobe hitza aditzaren parte baita hor), baina hala behar du beste aditz guztiekin.

*Hobe egin hurrengoan (> hobeto(ago)/hobeki(ago) egin).

*Hobe ibiliko zara (> hobeto(ago)/hobeki(ago) ibiliko).

*Hobe moldatuko zara bizikletarekin (> hobeto(ago)/hobeki(ago) moldatuko).

*Realak gaizki jokatu du; hobe esanda, Zaragozak ondo jokatu du (> hobeto(ago)/hobeki(ago) esanda).

 

Alderantzizkoa ere desegokia da (hobe izan aditzaren moldea aldatzea, alegia): *Hobeto da lan hori hobe egiten baduzu (> Hobe da lan hori hobeto egiten baduzu). ( hobe/hobeago; hobeto, hobeki ≠ hobekien, ondoen, hobetoen)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 952-953.

— “Graduazioa adieraztea: -ago (hobeago, hobetoago, hobekiago)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Esapideak: hobeto esanda / *hobe esanda”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: hobe izan  (hobe da gelditu/gelditzea)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Esapideak: hobe izan (hobe dut esatea/esan/*esaten)”, Jagonet galde-erantzunak.

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (337).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper