hamartar/dezimal

hamartar/dezimal

Hamartar hitza, kategoriaz, adjektiboa da. Adibidez, zenbatzeko sistemarik erabiliena sistema hamartarra da; sistema horretan, maila bakoitza azpiko mailako hamar unitatez osatuta dago: horregatik da hamartarra. Badira logaritmo hamartarrak ere: oinarritzat 10 zenbakia erabiltzen dutenak. ( -ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar))

Dezimal hitzak, berriz, bi kategoria ditu. Batetik, izena da, zenbaki-sistema hamartarrean komaren eskuinean dagoen zifretako bakoitza adierazteko: 4,25 zenbakiak bi dezimal ditu: 2 da lehenengo dezimala, eta 5, bigarrena. Hala, dezimalak dituzten zenbakiak zenbaki dezimaldunak dira.

Bestetik, adjektiboa da, eta hamartar hitzaren sinonimoa da orduan. Hala izanik ere, jokamolde nahiko sistematikoa dute testu espezializatuetan:

- Zenbaki, sailkapen, zenbakikuntza/zenbakera izenekin batera erabiltzen denean, hamartar da forma estandarra: sailkapen hamartarra, sistema hamartarra, zenbakikuntza hamartarra...

- Zenbaki dezimaldunak dituen bi parteetako bat bestetik bereizteko, dezimal erabiltzen da. Komatik ezkerrera dagoena zati osoa da, eta komatik eskuinera dagoena, berriz, zati dezimala da. Zenbaki baten zati dezimala. Zenbakiak bi dezimalekin idatzi. [EH; Matematikako Oinarrizko Lexikoa]

 

Gehiago jakiteko

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza. (37-53).

MUJIKA, Alfontso (2013). "Hainbat ez dira batzuk", 31 eskutik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper