gutxienik txarrena

gutxienik txarrena

-en superlatiboaren marka baiezkoa izaten da; ez du forma ezezkorik. Alegia, katu politenaren parean ez dugu katu gutxien politena eta antzeko egiturarik ia. Halakoetan, politen antonimora jotzen dugu normalean: katu itsusiena.

 

Hala ere, literatura-tradizioan bada testigantza bat edo beste, bi moldetan emana:

a) <gutxiEN(IK) IZENONDO-(a)>: (...) gutien on dena beti hautatzea (Pouvreau). (...) ohoreari gutienik egokia (Duvoisin). Gutxien arriskutsu, nahiz eta arriskutsua berau ere (X. Amuriza).

b) <gutxiEN(IK) IZENONDO-EN-a>: Irisartar koblaria zauku azkenean iduritu gutienik ahulena (Jean Etxepare). Euskaraz (...) forma hori da gutxienik txarrena iruditzen zaidana (Ibon Sarasola).

 

Azken urteotan, gehiago erabiltzen da zientziaren zenbait alorretan-eta: beroenaren parean, adibidez, gutxien(ik) beroa eta antzekoez baliatu beharra gertatzen da. Izan ere, gutxien(ik) beroa delako hori eta hotzena, fisikari batentzat, adibidez, ez dira gauza bera.

 

Antzeko zerbait gertatzen da -ago atzizkiarekin ere: apenas du testigantzarik tradizioan, salbuespen bakanen bat gorabehera: Ez da gutiago egia (Hiriart-Urruti). Beste kideak ez zeuden gutxiago jota (X. Amuriza).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (186).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (142).

OIHARTZABAL, Beñat (2013). "Izariz eta iraziz", 31 eskutik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper