Ekintza adierazteko, bi hitzak —guardia/zaintza— dira erabilgarriak, baina zaintza aukeraren alde ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegia; eta ekintza egiten duen pertsonari dagokionez, zaintzaile, udaltzain aukeren alde ageri da, guardiaren aurretik. Nolanahi ere, forma estandarrak dira guardia zibil eta guardia egin (Heg.). [EH]
Bestalde, (es) '(no) bajar la guardia' eta (fr) ‘ne baisser la garde’ erdarazko lokuzioaren kalkoa den ‘guardia (ez) jaitsi’ baino egokiagoa da euskarazko ‘erne egon’ esapidea.