Gehiagorik partitiboa gehiago zenbatzailearen baliokidea da, eta baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da batez ere. Tradizioan gehiago soila da forma erabiliena. Ez diot kalte gehiago(rik) egingo. Gehiago(rik) ezin pairatuz. Ez ote du gehiago(rik) merezi? Deus gutxi da hori, horratik; gehiago(rik) nahi genuke. [EH]
Ezaugarri bera du askok ere. Partitiboan erabil daiteke honelakoetan: Ez zaio asko(rik) inporta. Ez da denbora asko(rik) beharko. [EH]
EUSKALTZAINDIA (1987-2005). Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (52).