-gatik

-gatik

Ez da nahastu behar -agatik menderagailuarekin ( -agatik). Kasu-marka da -gatik (motibatiboa). Ez da nahastu behar, ezta ere, -gandik kasuarekin: *Zu(re)gandik egin dut (> Zu(re)gatik egin dut. *Ni(re)gatik zer espero duzue? (> Ni(re)gandik zer espero duzue?). ( bizidun/bizigabe)

 

KALKOAK. Bi egitura hauek dira bereziki zaindu beharrekoak:

a) Ez da egokia erabilera hau: *Txabola nigatik egina da (> Txabola nik egina da / Txabola nik egin dut) ( pasiboa (egitura pasiboa)). Hizkuntza erromanikoen kalkoa izateaz gainera, guztiz da nahasgarria euskaraz esaldi hori. Txabola nigatik egina da esaldia, beste norbaitek nigatik egin duela ulertzen da normalean, ez nik egin dudala. Desegokia da, era berean, *elurrarengatik harrapatua edo *mendiengatik inguratua esatea ere, elurrak harrapatua eta mendiek/mendiz inguratua esan ordez.

b) Desegokia da, era berean, -gatik erabiltzea kalkulu-eragiketak adierazteko. *Bigatik biderkatu (> biz / 2z biderkatu). ( biderkaketa > biderketa)

 

MUGA-ARAZOAK. Jarraibide hauen alde egiten dute gaur egungo gramatika- eta estilo-liburuek:

a) ALDEA NOLA ADIERAZI. Mendebaldean -gatik erabiltzen da gehienbat (askogatik, gutxigatik, bi tantogatik... irabazi), eta ekialdean, berriz, ohikoago da instrumentala (bi tantoz); bi moldeak dira zuzenak eta egokiak.

b) ‘HAINBESTE(REN)GATIK’ ala ‘HAINBESTEAN’ / ‘HAINBESTEREN TRUKE’? ‘Edonork parte har dezake, 10 eurogatik’ esatea baino egokiagoa da ‘Edonork parte har dezake 10 euroren truke / Edonork parte har dezake, 10 euro ordainduta’ esatea.

c) -gatik ez da zuzena esapide banatzaileak sortzeko ( -ko atzizki banatzailea). *Messik 106.684 € kobratuko du egunagatik / egun bakoitzagatik (> eguneko).

d) Ergatiboa, erabil daitekeenean, motibatiboa baino egokiagoa da maiz. ?Sedentarismoagatik sortutako eritasunek... (> Sedentarismoak sortutako/eragindako eritasunek...).

e) Erreparatu sarrera honi ere: -gatiko.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (486-488).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (184-186).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper