*Laburmetraia eta *luzemetraia hitzak ez dira ageri Euskaltzaindiaren Hiztegian. Film hitza ageri da sarrera gisa, aldaera hauek dituela: film ertain, film labur, film luze. Film hitza da estandarra, Hegoaldeko pelikula hitzaren aurretik. [EH] ;
Erdarazko hitz-elkarteen (es) cortometraje, largometraje / (fr) court-métrage, long-métrage hitzez hitzeko kalkoak dira laburmetraia eta luzemetraia; euskararen gramatika-legea urratzen dute (<izena + izenondoa> hurrenkera, hain zuzen). Laburmetraia eta luzemetraiak <izenondo + izen> egitura dute.
SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (132).