Antzinako euskal fonologia-sisteman ez zen f fonemarik, eta, berantiarra denez, sarritan eztabaidatu izan da haren euskaltasuna. Izan da euskalkirik, gainera, f gabe moldatu denik mendeetan (haren ordez p-az baliatuz): peria, inpernu, praile, promal/pormal... Gaur egun, euskal letra jatortzat hartzen da, eta, erdaratik hartutako hitzetan ez ezik (faltsu, fede, fidatu, fresko, fruitu, funts...), jatorrizkoetan ere ageri da: fits, franko, afari, Nafarroa, alfer...
SALABURU, Pello, KINTANA, Xabier (1984). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (17).