ezin + konposizioa

ezin + konposizioa

Oparoa da ezin elementuarekin eraturiko hitz-elkarketa.

<aditzoina + ezin> eredua da emankorrena, adjektiboak sortzeko bereziki: adiezin, agorrezin, aipaezin, aitorrezin, asmaezin, aseezin, aplikaezin, aurkiezin, asperrezin, banaezin, elkarrezin (elkartezin), esanezin, ikusezin (ikustezin), eramanezin...

Partizipioarekin eginiko eraketa ere bidezkoa da, ezin aurretik duela (<ezin + partizipioa + -zko>) edo atzetik (<partizipioa + ezin + -ko>) duela; izenlagunak sortzen dira horrela: ezin adierazizko, ezin agortuzko, ezin ahaztuzko, ezin aipatuzko, ezin aitortuzko, ezin asmatuzko, ezin asezko... (lehen molde honek du tradiziorik handiena); adierazi ezineko, agortu ezineko, ahaztu ezineko, mugatu ezineko, osatu ezineko, irentsi ezineko...

Adjektibo batzuek -t- hartzen dute tartean, baina salbuespen dira: ulertezin, irakurtezin, neurtezin, ohartezin, onartezin, sinestezin. Berdin gertatzen da zenbaitetan erraz denean osagaia: irakurterraz, sinesterraz. Horren arrazoia, gehienetan, tradizioa da; inoiz molde kakofonikoak saihestea: *ulerrerraz, *irakurrerraz.

• Izenak ere sortzen ditu (adjektiboak baino askozaz gutxiago): esanezin, ezinegon/egonezin, ezinikusi/ikusezin, ezineraman, ezinbizi, ezin-egin...

Badira ezin oinarri hartuta eratorpenez sorturikoak ere: ezindu, ezintasun, ezindura, ezinkizun...

Hitz askotan, bi moldeetara joka dezake elkarketan ezin osagaiak: egonezin/ezinegon, eramanezin/ezineraman, ikusiezin/ezinikusi, aseezin/ezin ase, esanezin/ezin esan... [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: ezina (ezin jasoa / jaso ezina)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper