Ezezko testuinguruetan ageri ohi da ia beti, izenaren ezkerrean artikulurik eta kasu-markarik gabe, eta batez ere bizkaierazko testuetan [EH]. Sinonimoak ditu: inolako, inongo, ezein, ezelako. Adibideak: Otsein gaixo bat, ezertariko ondasun gabea. Ezertariko kalterik egiten ez duen piztia da. Ezertariko arazorik balego, deitu niri.
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: ezertariko”, Jagonet galde-erantzunak.