Euskara Batuaren Eskuliburua

ezen

ezen

Kausazko zentzua duenean, ezen lokailuaahozkoan ze edota zergatik (e)ze moldeetanmenderagailurik gabe erabiltzen da (*ezen... bait-/-(e)n). Zu behar zaitut laudatu, ezen gauza guztiak zuregandik heldu dira. Adinak burua flakatu bide dio, ezen hasia da bere aldeko ez dituen gizonik aipatuenen preso ematen eta hilarazten. Era horretako esaldietan, zeren lokailuaren balioa du. ( zeren (eta))

 

Ondoriozkoa denean —non lokailuaren baliokide denean, alegia—, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua eramatea da ohikoena, literatura-tradizioan menderagailurik gabeko bakan batzuk aurkitzen badira ere: Hain begiluzea zen, ezen (= non) herriko berri guztiak jakiten baitzituen. Hain begiluzea da, ezen herriko berri guztiak jakiten dituen.

Ondoriozkootan, desegokia da -(e)la atzizkiarekin ematea: *Hain begiluzea zen, herriko berri guztiak jakiten zituela eta gisakoak ez-gramatikalak dira (> Hain begiluzea zen, herriko berri guztiak jakiten zituen). ( *hainbeste... -(e)la)

 

Perpaus osagarrietako (ezen)... -(e)la. Molde honetako perpausekin ageri da batez ere ezen [EH], baina aukerakoa da, ez du-eta aldatzen zentzua. Literatura-tradizioan eze eta ze aldaerak ere ageri dira. Normalean, esaldi konplexuetan erabiltzen da hitz iragarle gisa mendeko esaldiari sarrera emateko. Eta agintzen dizut ezen hemendik aitzina zure zerbitzari izango naizela. Gogo txarrez ondorioztatu zuen ezen barrunbe-erradiazioa ulertzeko modu bakarra, hain zuzen, atomoak bazirela onartzea eta Boltzmann-en pentsamolde estatistikora biltzea zuela. ( mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak; ze/zer; ze/zeren/zein)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (ezen sarrera).

—(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (62-65).

— “Kausa/ondorioa adieraztea: ezen”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (26).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Ezen... -(e)la", Ehulkuren aholku guztiak.

GARZIA Juan (1997). Joskera lantegi. Gasteiz: IVAP-HAEE (234-237).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper