157. arauan ageri da zerrenda (228 hiri-izen guztira). Zerrenda hori lehendik emandako beste zenbait arauren osagarri dator: 32.arena («Espainiako Erresumako autonomia-erkidegoak, probintziak eta probintzia-hiriburuak»), 36.arena («Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak»), 38.arena («Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak») eta 154.arena («Europako eskualde historiko-politiko nagusiak»), hain zuzen ere.
157.ean, besteak beste, honako hauek ageri dira: Astrakhan, Bolonia, Coimbra, Elx, Jalta, Kolonia, Milan, Monte-Carlo, Txernobyl, Venezia, Haga (La Haya / La Haye), Hanburgo (Hambourg), Estrasburgo (Strasbourg), etab.
Izen bakoitzaren forma arautua kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.