185. arauan datoz. 58 pertsona-izen ageri dira bertan, gehien-gehienak XV. eta XVI. mendeetakoak (badira, hala ere, XVII. eta XVIII. mendeetako izen ezagun batzuk ere). Ordura arte, ohikoa zen izenak latinizatzea, baina Errenazimentuan joera hori ahulduz joan zen, eta, Errenazimentuaren ondoren, Aro Modernoaren erditik aurrera (XVII. mendea), pertsonen izenak beren jatorrizko izenen grafiaz idaztea orokortu zen, salbuespenak salbuespen. Zerrendan ageri diren izen horiek euskaraz emateko erabilitako irizpideak ere ageri dira arauan.
Besteak beste, hauek ageri dira:
Albrecht Dürer; Ameriko Vespuzio / Amerigo Vespucci; Erasmo Rotterdamgoa; ; San Joan Gurutzekoa; Joan Calvino; Johann Sebastian Bach; Kristobal Kolon; Fernando Magallaes; Martin Lutero / Martin Luther; Nikolas Koperniko; Nikolas Makiavelo; Michelangelo (esan, [mikelanjelo]) Buenarroti...