-ero/-oro/-ro

-ero/-oro/-ro

FORMA. Euskaltzaindiak oraingoz ez du arau-gomendio espliziturik eman atzizki-aldaera hauetaz, baina Euskaltzaindiaren Hiztegian badira araututako idazkerak, eta, ageriko irizpiderik ematen ez badu ere, honela jokatzen du:

-ro egiten da, hitza -a, -e edo -i bokalaz bukatzen bada: aldiro, arratsaldero, asteartero, astero, hilabetero, igandero, iluntzero, udaberriro, udaro, urtero (domekero, hala ere)

-ero, hitza kontsonantez bukatzen bada: asteazkenero, astelehenero, egunero, goizero, hamabostero, hilero, larunbatero, ostegunero, ostiralero, udazkenero

-ero, orobat, hitza diptongoz edo -o/-u bokalaz bukatzen bada: gauero, jaiero, minutuero, neguero, orduero, segundoero

-oro: ez da inoiz loturik ageri; agertzekotan, beti bereizirik: une oro, egun oro(z), aldi oro(z)...

Forma desegokiak dira hauek: egunoro, goizoro, gauoro... [EH]

 

DENBORA-MAIZTASUNEKO EGITURAK. -ero/-oro/-ro atzizkia ez da egokia <zenbatzailea + izena + -(e)ro> egituran [110. araua]:

*hiru astero, *lau urtero... > hiru astean behin, hiru asterik behin, hiru astetik behin, hiru astez behin

*Bi orduero heltzen da trena > Bi orduan behin heltzen da trena / Bi ordurik behin... / Bi orduz behin... / Bi ordutik behin...

*Plangintza bost urtero berritzen da > Plangintza bost urtean behin berritzen da / Plangintza bost urterik behin... / Plangintza bost urtez behin... / Plangintza bost urtetik behin... ( *zenbatero > zenbatean behin, zenbatetik behin; zenbatzaileak eta maiztasuna (lau astean behin, astero... *zenbatero (> zenbatean behin)))

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (88).

— “Denbora adieraztea: -ero/-oro atzizkia (ordu erdiro, ordu laurdenero)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Denbora adieraztea: -(e)n aldiro, naizen aldiro, naizenero”, Jagonet galde-erantzunak.

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "-ero, -oro, -ro (maiztasun-atzizkia)", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper