Erakartzen duen indarra adierazteko erabiltzen da erakarpen: Erakarpen unibertsalaren legea. Astroen arteko erakarpen-indarra. Erakargarritasun hitzak, berriz, beste esanahi bat du; ez da indar fisiko bat, xarma duen edo erakartzen duen norbaiten edo zerbaiten nolakotasuna da: erakargarritasun turistiko, estetiko, pertsonal... Ez da gazte-gaztea, baina edonoren begiak betetzeko erakargarritasunik ez du falta. Zertan datza bat-bateko bertsogintzaren erakargarritasuna? [EH]