-ena egin: tontoarena egin (*tontoa egin)

-ena egin: tontoarena egin (*tontoa egin)

Genitiboa —-ena egin esapidean zehazki— izenik gabe ere erabiltzen da, eta euskal modu bere-bereak sortzen ditu. Zoroarena egin: ‘zoroaren itxurak egin’. Gaztearena egiten duten zaharrak. Antzerki horretan zaldun maiteminduarena egin zuen. [EH (13 du ad., -ena egin esapidea))

 

Aditz-partizipioarekin eratuak ere ugari ageri dira tradizioan: ez ikusi/ikusia/ikusiarena egin, ez entzun/entzuna/entzunarena egin, ez ezagutuarena egin eta gisako esapideak. Ez ikusiarena egin nuen. Aitaren errietari ez entzunarena eginaz. Aditz-izenean (-t(z)e) oinarritutakorik ez dago. Alegia, betaurrekoak ondo jartzearena egin gisakorik ez dago. Horien ordez, honelakoak erabiltzen dira: Betaurrekoak ondo jartzeko imintzioa (keinua, planta(k)) egin z(it)uen.

 

KALKOA. Erdararen kalko desegokia dago honelakoetan: *Ez ezazu txorimaloa egin (> txorimaloarena). *Beti zabiltza tontoa egiten (> tontoarena). *Ez zaitez ibil pailazoa egiten (> pailazoarena). Beste hau ere okerra da: *Pailazoarena mozorrotu da (> Pailazo(z) mozorrotu da). ( mozorrotu)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Esapideak: ez ikusiarena egin / ?ondo jartzearena egin ”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper