elkar

elkar

Izenordain elkarkari honek kasu-marka guztiak har ditzake, ergatiboarena (NORK kasua) izan ezik: *elkarrek forma ez da existitzen. (Ikus azpian, elkaren deklinabide-taula). Elkar(en)gana saileko formak (izen bizidunen atzizkiak, alegia ( bizidun/bizigabe)) erabiltzen dira erreferentea izen bizigabea denean ere: Bi sateliteak gero eta urrunago daude elkarrengandik. [EH]

 

Esaldi trakestzat jo behar dira bide okerreko berrikuntza hauek: *Elkar etorri dira (> Elkarrekin...), *Elkarrik bazkalduko dugu (> Elkarrekin...). *Ez dute elkar hitz egiten (Ez diote elkarri... / Ez dute elkarrekin...). Horietan guztietan, beste edozein izenordainek hartuko lukeen kasu-marka hartu behar du elkarek. Adibidez: nirekin joan > elkarrekin joan; niri (nirekin) hitz egin > elkarri (elkarrekin) hitz egin...

 

Zuzentzekoa da numero-komunztadura ere era honetakoetan (singularra baitagokio beti): Ikasitakoaren berri ematen diote (*diete) elkarri. Elkar ikusiko dugu (*ditugu).

 

Elkar izenordainak elkarrekikotasuna adierazten du —alegia, A-k B-ren egintza jasaten du, eta B-k A-rena (Nik zu ikusi, zuk ni ikusi = elkar ikusi). Horrelakorik ez denean, desegokia da elkar erabiltzea: *Guztiok elkarren desberdinak gara (> Guztiok desberdinak gara).

 

NOR-NORK (du erregimeneko) aditz-sistemaren ordez NOR sistemarako (da erregimenerako) joera gero eta handiagoa da, baina egoki da elkar izenordainarekin osaturikoari (du, NOR-NORK) ematea lehentasuna. Esaterako: Asko maite gara / Asko maite dugu elkar. Bihar ikusiko gara / Bihar ikusiko dugu elkar.

 

Bata bestea moldea ere erabiltzen da elkarrekikotasuna adierazteko. Elkarri begira daude = Bata besteari begira daude. Bata bestetik bereizteko, egokia da = Elkarrengandik bereizteko, egokia da.

 

ELKAR kasuz kasu

(Bizidun gisa deklinatzen da beti)

NOR elkar
NORK Ø
NORI elkarri
NOREN elkarren
NOREKIN elkarrekin
NORENTZAT elkarrentzat
NORTAZ elkarrez
NORENGAN elkarrengan
NORENGANDIK elkarrengandik
NORENGANA elkarrengana
NORENGANANTZ elkarrenganantz
NORENGANAINO elkarrenganaino
NORENGATIK elkarrengatik

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (63-66).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (68-70).

—(1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 955-956.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (102).

EHUko Euskara Zerbitzua (2007-2008). "elkar", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper