-egi atzizkia

-egi atzizkia

Graduatzaile atxiki honek ez du (ezta -ago edo -en atzizkiek ere), normalean, arazorik sortzen ez adjektiboekin (handiegi, politegi...), ez adberbioekin (ondoegi, gaizkiegi...): lexemari arazorik gabe lotzen zaion atzizkia da. Baina auzia dago -egi atzizkia atze(ra), aurre(ra), barru(ra) eta abarri lotzean. Tradizioko agerpenen maiztasunetan, aurreren kasuan, esate baterako, aurreraegi, aurreregi, aurregi, aurreegi, atzeraegi formak ageri dira... Gaur-gaurkoz, Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horien gainean.

 

KALKOA. -egi dela eta, bada berariaz aipatu beharreko kalko desegoki bat, azken urteotan asko ugaldu dena. *Ez dut kezka gehiegi(rik) horretaz esaldia da joera horren isla. Ondo dago gehiegi ez kezkatzea (hots, behar baino gehiago, egoki den neurritik gora), baina ez da hori esan nahi hor. Hauetako bat adierazi nahi da: Ez dut kezka handirik horretaz (kezkaren neurria) edo Ez dut kezka askorik horretaz (kezken kopurua). Molde horretakoak dira beste kalko hauek ere: *Ez dakit gehiegi (> Ez dakit asko(rik)). *Ez dut gogo gehiegi (> Ez dut gogo handirik / gogo askorik). *Ez zait gehiegi interesatzen (> Ez zait asko interesatzen). *Ez da ondoegi moldatzen (> Ez da ondo moldatzen). *Ez dut gertuegitik jarraitu (> Ez dut (oso) gertutik jarraitu). *Ez zuen aldaketa handiegirik ekarri (> Ez zuen aldaketa handirik ekarri). Erreparatu aldeari: Ez du gehiegi jan ≠ Ez du [gauza/ezer] askorik jan. ( asko ≠ gehiegi; asko ≠ handia)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (146-147).

— “Graduazioa adieraztea: -egi (aurreraegi/atzeraegi)”, Jagonet galde-erantzunak.

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (40).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (160).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper