-dun atzizkia

-dun atzizkia

KOKAGUNEA. Batasunari begira Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki -dun atzizkiaren kokalekuaz. Nolanahi ere, nabari da joera nagusi bat, bai tradizioan, bai gaur egungo idazkietan ere.

-dun atzizkiaz osaturiko adjektiboak, zenbaitetan, izenaren ezkerrean ikusten dira (alkoholdun edari...), eta hori izan da tradizioko joera nagusia, baina gaur egun nagusituz doa eskuinetik emateko joera. Hurrenkera hori dute, adibidez, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azpisarrera hauek: marrazki bizidun, oilo marradun, alauda motodun, balazta zintadun, isats arantzadun; eta baita adibide hauek ere: agintari eskudun, edari alkoholdun, andre dirudun, mutil betaurrekodun, ibilgailu motordun, ardo bisdun (‘bitsa duen ardoa’), arbola lekadun, taula boladun, euskaltzain aulkidun, otarre estalkidun, bokal azentudun, balazta diskodun, soka amudun, pala saredun, alkandora laukidun/koadrodun...

 

-DUN/-KO

Izen soilarekin, goiko adibideetan ikusi bezala, -dun atzizkia erantsi ohi zaio izenari (eskudun, alkoholdun...).

Sintaxi-egitura konplexuagoetan, -dun ezkerretik eman beharra ere gerta liteke, eta egoki da halakoetan: eguzkitako betaurrekodun mutila, adibidez. Baina, gainerakoan, NOLAKO zentzuko <zenbatzailea + izena> egiturekin eta <izena + izenondoa> egiturekin -ko da loturarik arruntena, eta ez -dun: lau hankako mahaia, bi ugazabako etxea, hamar urteko umea...; ile luzeko neska, bihotz garbiko kristaua, begi ederreko umea, hots handiko festa, beso luzeko pilotaria...

 

ERATORPENA. Adjektiboez gain, izenak ere osatzen ditu -dun atzizkiak: arduradun, euskaldun, ugaztun, ornodun, ogidun (‘ogi-saltzaile`), esnedun (‘esneketari’)... Halakoetan, egoki da, jakina, arduradun nagusi, ugaztun txiki eta ornodun urlehortar moduko sekuentziak (<iz. + izond.>) erabiltzea.

 

KONTSONANTE-ELKARKETA. Badu -dun atzizkiak erabaki gabeko beste arazo bat ere: Nola jokatu behar da <-tz/-ts + -dun> duten eratorpenetan?

Bi arazo daude hor: a) Hitz eratorriko lehen osagaiak -tz ala -z (ardatzdun/ardazdun) izan behar duen; b) -dun atzizkiaren leherkariak -dun ala -tun (motosdun/motostun) izan behar duen.

- a) atalekoei dagokienez, Euskaltzaindiaren Hiztegian, -s/-z frikarien aldeko hautua da nagusi: hiztun, irabaztun, bihoztun, akastun, aniztun, horzdun, gorpuzdun... (baina hor ageri dira gatzdun eta isatsdun ere).

- b) atalekoei dagokienez, auzia korapilatsuagoa da, eta hitzez hitz erreparatu behar zaie formei: hiztun, ahostun, ugaztun, bihoztun, akastun, aniztun, sinestun... ageri dira, baina hor daude bisdun, adasdun, kirasdun eta motosdun ere.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Nolakotasuna adieraztea: -dun (ardazdun/ardaztun)”, Jagonet galde-erantzunak.

— (2021). “-dun (-tun)”, Euskararen Gramatika.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (158).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (253-262).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper