Esapide baliokideak dira eta ez dira formaz aldatzen (*zuela / *orain zela); forma fosilduak dira.
ADITZ-KOMUNZTADURA. Singularrean jokatzen dira beti: Duela / Orain dela (*dituela/*direla) hogeita hamar urte inguru joan zen hara. Duela / Orain dela (*dituela /*orain direla) zortzi egun. Duela gutxi gertatu da.
DEKLINABIDEA. Denbora-kasuetan erabiltzen dira: (NOIZ) Duela lau urte. Orain dela hogeita hamar urte inguru joan zen hara. (NOIZ ARTE) Duela lau urte(ra) arte. Orain dela lau urte(ra) arte. (NOIZTIK) Duela askotik orain arte. Orain dela askotik orain arte.
HAEE-IVAP (2000). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP.
EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "duela...: denborazko esapidea>", Ehulkuren aholku guztiak.