Desberdinak dira. Doktrina (edo dotrina) egile edo eskola baten ideia- edo iritzi-multzo egituratuari deritzo. Aristotelesen doktrina. Ateismoa jainkorik denik ukatzen duen doktrina da. Erlijio guztiek dute beren doktrina. Doktrina ez da kristau-ikasbideren sinonimoa; dotrina, bai. Dotrinara joaten ginen umetan. [EH]