diptongoz (-ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea

diptongoz (-ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea

1. Oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izenak bezala deklinatzen dira diptongoak. Adibidez: arau, araurik, arauri, arauren, arauz(ko), arautan, arautako, arautatik, arautara mugagabean, eta arauan, arauko, arautik, araura singularrean (*arauean, *araueko, *arauetik...). Horrela deklinatzen dira hitz hauek ere: barau, kristau, eskribau, garai, etsai, lasai, etab. Hortaz, *jarraiean eta *hogeiean, esaterako, ez dira zuzenak (> jarraian, hogeian); (*nahiean ere ez da zuzena (> nahian), berez diptongoa ez izan arren, diptongo modura ahoskatzen baita, eta beste bi horien erara oker esaten).

2. Lau zenbatzailea salbuespena da izenordain funtzioa duenean eta pluralean doanean ( zenbaki kardinalak; lau (4) eta hiru (3) zenbakiak). Baina izena denean, bokalez amaituak bezala deklinatzen da: lauan, lautik, lauko, laura... (*lauean, *lauetik, *laueko, *lauera...; eta berdin hauek ere: *hamalauean, *hogeita lauetik...). *Abuztuaren lauean izango da (> lauan).

3. Bestela, beste bi salbuespen daude: a) gau hitza, honako singularreko kasu hauetan: gauez, gaueko, gauetik, gauean (*gauz, *gauko, *gauan...) ( gau). b) Monosilaboak izanik kasu instrumentalean doazenak: deiez, gaiez, jaiez, seiez... (*hainbat gaiz hitz egin). [29. araua, «Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea»]

 

Kontuan hartzekoak dira, beste bi gorabehera hauek ere:

- w letraz eta y letraz amaitutako erdal hitzen deklinabidea: u eta i letraz bukatutako hitzak bezala deklinatzen dira. ( y letra (i grekoa); w letra (uve bikoitza))

- Diptongoz amaitutako izen bereziak izen arruntak bezala deklinatzen dira: Unaik, Ibaik, Hodeik, Zelaik, Deik (NORK kasua)... Unairi, Ibairi... (NORI kasua)..., eta ez *Unaiek, *Ibaiek, *Hodeiek... *Unaieri, Ibaieri...

Okerrak Zuzenak
*arauean arauan
*jarraiean jarraian
*nahiean nahian
*hogeiean hogeian
*Unaiek Unaik

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: gau (gautan, gautako, gautatik, gautara, gautarako)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Lexikoa: hitz silababakarrak (gai, jai, gau) ”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Data adieraztea: hilaren lauan/*lauean”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper