diptongoa

diptongoa

Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da diptongoarena. Estilo-liburu batzuek, nolanahi ere, plazaratu dituzte zenbait zertzelada eta erabilera-gomendio. Aipatzekoak dira, besteak beste, Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuan —Euskaltzaindiaren oniritzia du— jasotzen diren zenbait jarraibide.

 

DIPTONGOAK ETA HIATOAK

- Beheranzko diptongoak <ai, ei, oi, au, eu, ui>— silaba batean eman behar dira: ai.ta; sei.garren; ba.loi; gau.za; eus.kara; neu.rri; neur.tu; zirkui.tu; eu.ro; aurrei.kusi; Ui.tzi; Sui.tza...

Ez dira, beraz, zuzenak bi silabatan emandako ahoskera hauek: *g(o.i)zeko (> goi.zeko), *an(a.i)tasun (> anai.tasun), *m(u.i)n (> muin), *fr(u.i)tu (> frui.tu), *z(a.i)ndu (> zain.du), *g(a.i)tu (> gai.tu), *At(a.u)n (> Ataun), *Zar(a.u)tz (> Zarautz), *Elg(o.i)bar (> Elgoibar), *Beas(a.í)n (> Beasain)...

- Goranzko diptongoak —<ia, ie, io, ua, ue, iu>— desegokiak dira normalean euskara zainduan eta saihestu egin behar dira, eta bi silabatan eman, hiatoak direnez (bi silabatan eman beharreko bi bokalen segidak, alegia). Honela, hain zuzen: abi.an, sozi.al, zi.ur, pazi.entzi.a, Itali.a, Herni.o, (esan, ekarri...) di.ogu, Ermu.an... Euskal izen bereziak zaindu behar dira bereziki, eta euskararen ahoskera berezkoari lotu —hiatora joz, diptongoa saihestuta—: Mallabi.a, Muru.eta, Laku.a, Ori.o, Baki.o, Deri.o, Zamudi.o...; Azpiliku.eta, Arri.eta, Gorosti.aga, Zubeldi.a, Aizpuru.a, Azku.e...

Dena den, araua hori izanik ere, ekialdeko euskalkietako hiztunengan hizkera zaindutzat hartzen da horietan diptongoa egitea; izan ere, bestela, esaldien doinua, erritmoa, azentua, silaba-egitura eta bestelako ezaugarriak aldaraziko litzaizkieke: [e.txea/i.txia] (bi silabatan ebakita); [gu.ra.swe.kin] (gu.ra.soe.kin: lau silabatan).

 

Beheranzko diptongoa: Hots ireki batek (a, e, o) eta hots itxi batek (i, u) osatzen duten unitatea. Bokal silabikoa ezkerrekoa da, eta azentuaren intentsitatea beherantz doa (↘).

Goranzko diptongoa: Hots itxi (i, u) batek eta hots ireki batek (a, e, o) osatzen duten unitatea. Bokal silabikoa eskuinekoa da, eta azentuaren intentsitatea gorantz doa (↗).

 

Maileguetan gertatzen da sarrienik arazoa eguneroko jardunean, <ia> eta <io> bilkurekin bereziki. Esate baterako, honako hitz hauek eta antzekoak bi silabatan ematekoak dira euskaraz (erdal jatorriko hitzak izan arren, euskarak bereganaturik dituenez, euskal hitz oso-osoak baitira), eta ez goranzko diptongo modura silaba batean: *anbulan.tzia (> anbulan.tzi.a), *justi.zia (> justi.zi.a), *diu.retiko (> di.u.retiko), *Fran.tzia (> Fran.tzi.a)...

Nolanahi ere, araua ezin da estu-estu hartu, salbuespenak ugari dira-eta maileguetan, bai hitz integratuetan (guar.dasola, guar.dia, ja.guar, nikara.guar, pira.gua...), bai hizkera espezializatuetako terminoetan (kuan.tu, kuar.tzo, quark...).

Ahozko jardun arruntean, euskalki eta aldaeren karietara, goranzko diptongoa saihesteko, bokalarteko beste soinu bat tartekatzen da sarritan: [pazientziya], [italiyan], [(h)erniyotik], [oriyotik], [esandiyogu], [mendixa], [buruba], [subertea]... Ahoskera-molde horiek egokiak eta zuzenak dira, jakina, euskara jasoa ez den gainerako hizkera-mailetan.

 

DIPTONGOZ BUKATZEN DIREN IZENEN DEKLINABIDEA. [29. araua] ( diptongoz (-ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper