data nola eman

data nola eman

Hauek dira euskara estandarrerako arauak [37. araua]:

1. Durango(n), 2010eko martxoaren 7a(n) moldea (*Durango(n), 2010eko martxoak 7). Aukerakoa da NON/NOIZ kasu-marka (-n) erabiltzea; hala ere, eskutitzetan-eta erabiltzeko, absolutiboa (NOR kasua) da modu egokia.

2. Era laburtuan ere eman daiteke —zenbaki bidez, alegia—, dagozkien lotura-bokalak zainduz betiere: 2008/03/07; 2008-III-07; 2008-03-07tik; 2008/III/05eko, etab.

3. Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan soilik —koma artean— (gaur, urtarrilak 20), tituluetan (2016ko azaroak 14) eta gisakoetan. Beraz, kasu horietatik kanpora ez da zuzena: *Otsailak 24tik 27 arte izan zen (> Otsailaren 24tik...) // *Datorren otsailak 14 egingo dugu bilera (> otsailaren 14an). *Azterketak urtarrilak 23tik otsailak 9ra izan dira (> urtarrilaren 23tik otsailaren 9ra).

4. Aposizioan, hiru modutara eman daiteke asteko zein egun den:

a) martxoaren 8an, ostegunean (NOIZ adierazten du aposizioak ere)

b) martxoaren 8an, osteguna/ostegunarekin, (...) (NOIZ hori zer egun den argitzen du aposizioak)

Ez da zuzena era honetara: *martxoaren 7an, ostegunez, ezkonduko dira. ( goizean, goizetan / goizez; trenean/trenez)

 

Arauan berariaz adierazita ez badaude ere [18. araua], konbentzio hauek kontuan hartzekoak dira:

- Datari dagokion urtea idaztean, ez da erabiltzen -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuaz), salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez). Adibidez, 1982an (*1982gn, *1982gn., *1982.ean, *1982garren), 1952an, 1952. urtean (*1952.ean), 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an...

- Milatik gorako urteak punturik gabe idazten dira, digitu guztiak elkarrekin lotuta, tartean hutsunerik utzi gabe: 2008ko iraila (*2.008ko iraila, *2 000ko iraila), 1945ean (*1.945ean). ( zenbaki kardinalak)

- Hamaika zenbakia a letraz amaitzen denez, ez zaio erantsi behar beste -a bat: *abenduaren 11an etorriko gara (> 11n); ahozko moldean: [*hamaikean (> hamaikan)]. Honetara, beraz: 11tik, 31ra, 71ko (*11etik, *31era, *71eko).

Bestalde, urte-hamarkadak adierazteko, molde hau da egokia: 60ko hamarkada (eta ez *60. hamarkada).

 

Datak eta ARTE. Datak eta BITARTE ( -raino/arte)

 

Datak eta EZKERO ( -z gero / ezkero)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (124-126).

— “Data adieraztea: puntua (-garren)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Data adieraztea: deklinabidea (ekainak 18 / ekainaren 18a)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Data adieraztea: hamaika (apirilaren 11 / *apirilaren 11a)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Denbora adieraztea: arte (etzi arte / etzira arte; ostiral arte / ostirala arte / ostiralera arte)”, Jagonet galde-erantzunak.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (48).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (178).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (66-67).

EHUko Euskara Zerbitzua (2007). "Hilen egunak", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper