aditzoina

aditzoina

Eduki semantikoa —esanahia, alegia— daraman aditzaren gunea da aditzoina (etor, ibil, egon, ekar, esan...). Euskaltzaindiaren Hiztegian, aditz bakoitzaren sarrerako lehen aipuan, berariaz emana dator bakoitzaren forma.

 

FORMAREN ARAUA. Aditz-partizipiotik ( aditz-partizipioa (aditzaren forma burutua)) lortzen da aditzoina, eta, salbuespenak salbuespen, honela laburtu daiteke araua [28. araua]:

a) Partizipioa -tu (-du) amaitzen bada, hura kenduta: hartu > har; bazkaldu > bazkal; belztu > beltz (*belz); zehaztu > zehatz (*zehaz); hustu > huts (*hus)...

Izenetik, izenondotik eta adberbioetatik sortutako aditz eratorria denean, partizipioaren forma ere onartzen da aditzointzat: ume/umetu, eder/edertu, urrun/urrundu, huts/hustu...

b) Partizipioa -i formaz amaitzen bada, hura kenduta: etorri > etor, erosi > eros, irakurri > irakur, utzi > utz...

Salbuespenak: aditz-izena -tze izanik, haren aurrean -i- badago (jaikitze, jalgitze, etsitze, bizitze, aritze...), -i- hori ez da galtzen (*jaik, *jaig, *ets, *biz, *ar...> jaiki, jalgi, etsi, bizi, ari...). Itxi eta etsi aditzek beti berekin eusten diote -i horri: *itx ezazu > itxi ezazu, *ez dezagun ets > ez dezagun etsi (Ez hala, ordea, etsi aditzetik eratorritako aditzek —alferretsi, askietsi, baietsi, balioetsi...—, arau nagusiaren arabera jokatzen baitute). Iritzi eta eutsi aditzetan bi aldaerak onartzen dira.

c) Badira -t bukaera duten aditzoin gutxi batzuk: laket/laketu, ausart/ausartu, bat/batu, oroit... (aditz eratorriak dira, oinarrian -t dutenak); ezagut, lant/landu, lot, ohart/ohartu... (literatura-tradizioan hala ageri izan direnez, hala onartu dira).

d) Gainerakoen aditzoinak eta partizipioak berdinak dira: egon > egon, laga > laga, hil > hil, eho > eho...

 

ESTILO-AUKERAK. Bi dira behinenak:

1. Ahaleran, aginteran eta subjuntiboan, zein erabili behar da: aditzoina ala partizipioa (etor/etorri)? Euskaltzaindiaren arauak ez du beharkizunik sortzen, biak dira zuzenak, baina euskara batuan, bateko eta besteko tradizioa kontuan izanik, aditzoinaren (etor zaitez, ekar ezazu) aldeko joera da nagusi. Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna (379. or.) liburuan, berariaz dago esana: “Euskaltzaindiaren gomendioa aditzoina erabiltzea da”. Esan beharrekoa da, hala ere, Hegoaldeko idazle, argitaletxe eta komunikabide batzuek partizipioa erabiltzen dutela sistematikoki.

2. Aditz eratorrietan (gazte/gaztetu, elkar/elkartu, zehatz/zehaztu), aditzoinak bi forma dituenean (-tuduna eta -tu gabea), zeinen alde egin behar da? Horretan ere Euskaltzaindiaren arauak ez du beharkizunik sortzen, eta ez du ez hobespen ez lehenespenik eman. Nolanahi ere, euskara estandarrean, -tu/-du forma osoa idaztearen aldeko joera ari da nagusitzen Hegoaldean: gizenDU dadin, lodiTU daiteke, gauzaTU dezagun, etab.

 

Gehiago jakiteko

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper