Jatorrian aditz bera badago ere, ez dira sinonimoak, esanahi desberdina baitute fisikan: bulkada indar baten intentsitatearen eta eragiten ari den denboraren arteko biderkadura da (es: impulso; fr: impulsion); bultzada, berriz, solidoek fluidoen barnean daudelarik gorantz jasaten duten indarra da (es: empuje, fr: poussée). (Fisikako Oinarrizko Lexikoa)