bitartean

bitartean

Oinarrizko balioan, denbora adierazten du bitartean adberbioak, eta ez da egokia bi perpausen arteko aurkaritza edo aldea adierazteko baliatzea (nahiz tradizioan adibideren bat edo beste ageri den). Perpausaren arabera, aldea adierazteko, bitartean baino egokiagoak dira, besteak beste, eta zein baina juntagailuak, eta berriz eta ostera aurkaritzako juntagailuak.

?Fonema kontsonantikoak 24 diren bitartean, bokalikoak 5 dira (> Fonema kontsonantikoak 24 dira, eta (fonema) bokalikoak 5 / Fonema kontsonantikoak 24 dira; (eta) (fonema) bokalikoak, berriz, 5).

?Zuzendariari soldata igo zioten bitartean, teknikariok lehengo moduan geratu ginen (> Zuzendariari soldata igo zioten, baina teknikariok lehengo moduan geratu ginen).

 

Denbora adierazteko da egokia bitartean (bi ekintzak batera egiten direlarik, gainera; aldiberekotasunean). Andres egur bila joan zen; bitartean, anaiak bazkaria prestatu zuen. Fotokopiak egiten dituzun bitartean, nik kafeak ekarriko ditut. Umore onez esnatu da eta, garbitu bitartean, txistuka ari da alaikiro.

 

Denborazko balioaz gainera, beste balio batzuk ere baditu bitarteanek. Adibide hauetan, esaterako, espazio- edo denbora-tartea adierazi nahi du: Zumaia eta Zarautz bitartean dago Getaria. Sei eta zazpi euro bitartean saltzen da legatza.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (116).

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (83).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Bitartean, kalko okerra", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper