aditzaren aspektua kontakizunetan

aditzaren aspektua kontakizunetan

Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da. Kontakizunetan, bi molde erabili izan dira, eta aukera biak dira zilegi eta egokiak. Literatura da horren ispilu. Kontakizuna estilistikoki nola irudikatzen den da gakoa: a) dena delakoa une horretan gertatzen ari balitz bezala hartzea, orainaldi narratiboan (aspektu ez-burutuan: etortzen) [ez nahastu ‘orainaldi historikoarekin’] ( aditzaren aspektua eta kalkoak); b) dena delakoa jadanik gertatua balitz bezala hartzea (aspektu burutuan: etorri). Esan bezala, biak dira zilegi.

 

Hona hemen bi moduak, adibidetan:

—Zenbat nahi duzu? —galdetzen dio. / —Zenbat nahi duzu? —galdetu dio.

Ateratzen da, hartzen du zakua bizkarrean eta hor joaten da (doa)... / Atera da, hartu du zakua bizkarrean eta hor joan da (doa)...

Lasterka sartzen da dendara. Mahai gainean dagoen pistola hartu, eta aulkian dagoen mutilari destatzen dio. Mutila ez da mugitzen. / Lasterka sartu da dendara. Mahai gainean dagoen pistola hartu, eta aulkian dagoen mutilari destatu dio. Mutila ez da mugitu.

Andoniren ikasgelako lagun guztiak mendira doaz. Beste gauza batzuen artean, 14 tortilla daramatzate. Eguerdian, tortilla bat banatzen dute hiru laguneko, eta askaltzeko, berriz, bat lauko. Zenbat lagun dira? / Andoniren ikasgelako lagun guztiak mendira joan dira. Beste gauza batzuen artean, 14 tortilla eraman dituzte. Eguerdian, tortilla bat banatu dute hiru laguneko, eta askaltzeko, berriz, bat lauko. Zenbat lagun (joan) dira?

 

“Dena delakoa une horretan gertatzea” (lehen moldea), hala ere, ez da erabat modu zurrunean ulertu behar; bada bidea geroaldia erabiltzeko ere, filmen sinopsietan egin ohi den eran: «Avak 13 urte ditu, eta itsaso alboko herri batean igarotzen ari da oporraldia. Han dagoela jakingo du espero baino lehenago galduko duela ikusmena. Avaren ama ahal bezainbeste ahaleginduko da hari laguntzen. Bien bitartean, Ava Juanekin maiteminduko da. Ikusmena galduz joan arren, haren aurpegia ikusten jarraitzea espero du».

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: aspektua (galdetu dio / galdetzen dio)”, Jagonet galde-erantzunak.

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (55-57).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (211-212).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper