Esanahi arruntaz gainera (‘errepide, kamino’), dagokion aditzari ‘dirudienez’ ñabardura ezartzen dion hitza ere bada, laguntzailearen edo adizki trinkoaren ezkerrean jartzen dena. Izen hori euskaldunak kristautu baino lehenagokoa bide da. Zoratu bide da. Galdu egin bide da. Baina ez bide da hau bakarra. Ez bide dio erantzun. [EH]
EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (433).