Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da. Hona ekarri ditugun jarraibideak Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburukoak dira nagusiki.
1. Bi puntuak noiz erabili behar diren jakiteko:
.2. Honela egiten da bi puntuen ondorengo idazkera:
• Esaldi osoko aipamena bada, letra larriz hasten da: Mikelek, orduan, oihuka: «Gora Euskadi askatuta!».
• Esaldi oso baten zati edo aurreko zatiaren osagarri bada, letra xehez: Egun hauetan hotz handia egiten du: horra denon kexa.
• Gutun-hasierako diosal eta bokatiboen ondoren, larriz. Adibidez: Jaun/andre estimatua: / Biziki estimatuko nizuke zure diru-ekarpena...
• Zerrendetan, oro har:
- Letra larriz hasita, zerrendakoak esaldi osoak direnean. Adibidez:
Datorren astearteko bilerako aztergaiak:
- Aurreko bileraren agiria irakurri eta, ongi irudituz gero, onartzea.
- Hurrengo jardunaldiko programaren xehetasunak aztertzea.
- Norberak dakartzan proposamenak aurkeztea.
- Letra xehez, esaldi osoak ez direnean (punturik gabe bukaeran). Adibidez:
Hauek dira alorrez alorreko euskalgintzako profesionalak:
- irakasleak (hezkuntza orokorrekoak nahiz euskaltegietakoak)
- kazetariak
- itzultzaileak, idazleak eta argitaratzaileak
- administrazioko langileak
- ...