Beste hitza, beste zeregin batzuen artean, konparazio-partikula gisa ere erabiltzen da. Bizkai aldeko euskaran erabiltzen da batez ere. Adina, bezainbat eta adinbat partikulen baliokidea da, eta kantitatezko berdintasuna adierazten du. Zuk beste/adina/bezainbat/adinbat diru dut. Guk beste/adina/bezainbat/adinbat liburu ez du inork irakurri. [EH]
EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (328-329).
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (53).