beste (bestek / besteek / beste batzuek)

beste (bestek / besteek / beste batzuek)

- Beste hitza, batzuetan, izenordaina da, eta, orduan, ez du mugatzailerik behar; mugagabean hartzen ditu kasu-markak (bestek, besteri, besteren...): Ikusi behar bestek zer dioen. Esaten dena besteri entzuna dela adierazten dute. Orain ere bestetan bezala portatu da. Salbuespen bat du: ez da erabiltzen kasu absolutiboan —NOR kasuan—: *Beste etor dadila (> Beste bat etor dadila).

Mendebaldean, inor izenordaina baliatzen da normalean funtzio horretarako. Heuk egin nahi ez dun eta besteri/inori agindu behar al dion? Erraza da besteren/inoren etxea gobernatzea.

- Gehienetan, ordea, determinatzailea da beste, eta izen bati edo izenordain bati laguntzen dio; horietan, determinatzaileren bat du izen-sintagmak, mugatzailea nahiz zenbatzailea. Beste auto bat erosi nahi dut. Beste nori esan behar diozu hori?

Izenik gabe ere erabiltzen da; alegia, dagokion izena ezabaturik: beste (emakume)ek... > besteek; beste (emakume) batzuek... > beste batzuek... Ikusi behar besteek / beste batzuek zer dioten.

Era berean, bestalde, batzuk zenbatzaileari kontrajarrita ere ager daiteke: bat(zuk)... bestea(k) ( bata/bestea): Batzuk oinez etorri dira; besteak bizikletaz. Batzuek hau esan dute, besteek beste hau.

KALKO DESEGOKIAK

- Desegokia da ez bereiztea determinatzaile mugatzailea (besteA(K)) eta zenbatzaile zehaztugabea (beste BAT(ZUK)). Artikuluduna erabiltzen bada, ‘beste guztia(k)’ ematen da aditzera; bat edo batzuk erabiltzen bada, berriz, adierazia ez dela zehaztua esan nahi da:

Animaliek beste lekuetara aldatu behar izaten dute (leku ezagunak dira nolabait horko leku horiek) ≠ Animaliek beste leku batzuetara aldatu behar izaten dute.

Gero beste liburua ekarriko dizut (solaskideentzat ezaguna da beste liburu hori) ≠ Gero beste liburu bat ekarriko dizut.

Lizarran egon ondoren, beste herrietara eramango dute erakusketa (herri ezagunak dira, edo herri guztiak dira) ≠ Lizarran egon ondoren, beste herri batzuetara eramango dute erakusketa.

- Desegokia da ‘beste egunean’ esatea baldin lehengo/aurreko egunean edo lehengo/aurreko egun batean esan nahi bada. Hauek dira aukera egokiak: Lehengoan, ez zinen etorri. / Lehengo egunean, ez zinen etorri. / Aurrekoan, ez zinen etorri. / Aurreko egunean, ez zinen etorri. / Joan den egunean, ez zinen etorri. / Joan zen egunean, ez zinen etorri. / Orain hurrena, ez zinen etorri. / Orain hurrengoan, ez zinen etorri (*Beste egunean ez zinen etorri). ( beste ≠ lehengo)

- Desegokiak dira honelakoak ere, horietan euskararen egitura <beste... bat> baita: *Beste gola sartu digute (> Beste gol bat sartu digute). *Beste gauza ere esan zuen (> Beste gauza bat ere esan zuen).

- Orobat da desegokia, zenbaitetan, beste bat esan ordez berri bat esatea: *Falta berri bat adierazi du arbitroak (> Beste falta bat adierazi du arbitroak). ( berri)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (60-61).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (66-67).

— “Lexikoa: beste (bestek / besteek / beste batzuek)”, Jagonet galde-erantzunak.

EHUko Euskara Institutua (2012). Sareko Euskal Gramatika. (SEG).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper