bat zenbatzailea

bat zenbatzailea

1. Bat zenbatzailearen deklinabidea

12. arauak («Bat eta batzuk-en deklinabidea») jasotzen du erabakia.

Mugagabea   Mugatua
bat   bata
batek   batak
bati   batari
baten   bataren
batentzat   batarentzat
batekin   batarekin
batez   bataz
batean, baten (-engan) batetan batean (-arengan)
bateko batetako bateko
batera (-engana) batetara batera (-arengana)
batetik (-engandik) batetatik batetik (-arengandik)

 

Bat hitza, leku-denborazko ez diren kasu-atzizkietako bat hartzen duenean, mugagabean jokatzen da. Adiskide batentzat ekarri zuen oparia. Neska bati esan diot.

Izenordaina baldin bada, bat zenbatzaileak kasu mugatuak hartzen ditu beste hitzaren agerraldi mugatu baten eraginpean dagoenean. Bata eta bestea berdinak dira. Bi adiskiderentzat ekarri nituen opariak: batarentzat liburua; bestearentzat, kasetea. ( bata/bestea)

Forma hauek ez dira zuzenak euskara batuan: *bateTan, *bateTAko, *bateTAra, *bateTAtik.

2. bat zenbatzailea / -a artikulua: noiz bata eta noiz bestea ( bat zenbatzailea / -a artikulua (batzuk/-ak))

3. bat ≠ -en bat (batzuk vs -en batzuk). Badute aldea:

Badabil hor ikasle bat. (ziur, ikaslea da)

Badabil hor ikasleren bat. (zehaztasunik, ziurtasunik ez)

4. -bete osagaia daramaten denbora-hitzek (salbu hilabetek) ez dute bat zenbatzailea onartzen: *Urtebete bat egon zen zure zain. *Astebete bat egon zen gaixorik. ( (-)bete; urtebete; astebete; ordu)

5. Bat zenbatzailearen kokagunea. Bat zenbakia denean eta digituz emana, beste zenbakiak bezala, unitatearen sinboloaren aurrean idazten da, nazioarteko arauari jarraikiz; baina euskal tradizioaren arabera irakurtzen da. Horren arabera —konbentzio hutseko aukera da—, ‘kilogramo bateko’ esaten dugunez, ‘1 kg-eko’ idaztea da egokiena, e epentetikoa eta guzti, izatez -eko baita bat hitzari gehituriko atzizkia.

1 cm-eko luzera [zentimetro bateko luzera]

Zenbat balio du 1 kg-ek? [zenbat balio du kilo(gramo) batek?]

2 € eman dizkit 1 €-en ordez [bi euro eman dizkit euro baten ordez]

1,5 kilo madari [kilo eta erdi madari]

Bi idazmoldeak dira, jakina, zilegi: Makila bakoitza 50 cm-koa bada, zenbat makila sartuko dira kilometro batean? (letraz) / Makila bakoitza 50 cm-koa bada, zenbat makila sartuko dira 1 km-ean? (digituz).

Bi zenbatzaileak ere eragiten du zalantza, bizkaieraren moldea erabiltzen dutenei bereziki: ‘volt biko tentsioa’ esaten dutenez, zilegi zaie 2 V-ko tentsioa idaztea; gainerakoek 2 V-eko tentsioa idatziko dute, bi volteko tentsioa esaten baitute.

6 Bat kopuru zehaztugabeekin. Gutxi gorabeherako kopurua emateko, bat erabiltzen da euskaraz. Zazpi bat sagar jango zituen. Hiru bat ordu laurden iraun du partidak. Mila bat lagun etorri dira.

Baina milarekin zuhur ibili beharra dago, zifra biribila denean: Hiru bat mila lagun etorri dira [*hiru mila bat lagun]. Jaira 22 bat mila lagun bildu ziren [*hogeita bi mila bat lagun].

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (106-107, 51-52).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (61).

— “Zenbakiak: bat idaztea eta irakurtzea (1 metro / metro bat)”, Jagonet galde-erantzunak.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (41-42).

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2006). “Neurri-izenak eta neurri-esamoldeak euskaraz”, Euskera, 51 (123-161).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper