baino gehiago: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori...

baino gehiago: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori...

DEKLINABIDE-ZALANTZA. Sarri sortzen da galdera: konparaziozko esaldietan, <zenbatzailea (+ izena) + baino... gehiago/gutxiago> egiturakoetan, zein osagaik eraman behar du(te) kasu-atzizkia? Nola behar du: hamar mila pertsona baino gehiagok parte hartu dute ala hamar mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute?

Horrelakoetan, bi osagaiek deklinabide-atzizki bera eramatea da joera nagusia: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori, zazpi etxek baino gehiagok... Beraz, hamar mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute da erabilera hedatuena. Hala ere, bestelako jokabidea ere ikusten da: Bat baino gehiagoz ari da, beraz: biz gutxienez.

Izenlagunetan, ordea, gehiago hitzari bakarrik eransten zaio -ko/-en atzizkia: 30 ikasle baino gehiagoko ikasgelak. 200 bizilagun baino gehiagoko herriak. Lurreko atmosferak ez dio pasatzen uzten 3.000 angstrom baino gutxiagoko uhin-luzera duen erradiazioari. Kontzesio-perpaus bat baino gehiagoren juntadura. Adibideak ere baditugu, ordea, eta idazle bat baino gehiagorenak.

 

HURRENKERA-ZALANTZA. Zein da egitura egokia <X baino gehiago> eta <X eta gehiago> egiturekin? Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuak badu jarraibide bat.

a) <X (IZENA) BAINO gehiago/gutxiago> ala <X BAINO gehiago/gutxiago (IZENA)>: 4.000 haur baino gehiago / 4.000 baino gehiago haur? Ohiko erabilera lehenengoa da: 4.000 HAUR BAINO gehiago. ( inguru)

Hogei ikasle baino gehiago etorri ziren hitzaldira (*hogei baino gehiago ikasle...).

Berrehun emakumek baino gutxiagok erantzun diote inkestari (*berrehun baino gutxiago emakumek...).

Mila lagunek baino gehiagok egin du(te) ondo azterketa (*mila baino gehiago lagunek...).

b) <X (IZENA) ETA gehiago/gutxiago> ala <X ETA gehiago/gutxiago (IZENA)>: 4.000 haur eta gehiago / 4.000 eta gehiago haur? Tradizioan, bi moldeak erabili dira, eta gaur egun ere, bi moldeak erabiltzen dira.

Mila aulki eta gehiago.... / Mila eta gehiago aulki...

Sei mila galaxia eta gehiago ikusten dira teleskopio horrekin / Sei mila eta gehiago galaxia...).

Mila lagunek eta gehiagok egin du(te) ondo azterketa / Mila eta gehiago lagunek...

Bostehun ikasle eta gehiagori irakatsi / Bostehun eta gehiago ikasleri...

Liburu honek berrehun orrialde eta gehiago ditu / ...berrehun eta gehiago orrialde... ( inguru)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (418-420).

— “Kuantifikazioa adieraztea: baino gehiago (mila pertsonak baino gehiagok /*mila pertsona baino gehiagok)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: gehiago (eta gehiago / baino gehiago)”, Jagonet galde-erantzunak.

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (82).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper