atribuzio-perpausa: mugagabea eta mugatua

atribuzio-perpausa: mugagabea eta mugatua

Atribuzio-perpausa (= atributua), lotura-aditz baten bitartez, izen-sintagma nagusiari buruz informazioa ematen duen osagarria da (‘predikatu-osagarri’ esanda ere ezagutzen da). Atributua izan daiteke izena (Mikel artzain joan da), izan daiteke adjektiboa (dela izenondoa —Pareta ederra da—, dela izenlaguna —Pareta harrizkoa da—, dela partizipioa —Liburu hori ongi idatzia da—), eta izan daiteke adberbioa ere —Edurne dotore dabil.

 

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman honetaz; tradizioari jarraitu behar, beraz. Lotura-aditza zein den, joera bat edo beste nagusitzen da mugagabea ala mugatua izateko: IZAN aditzarekin, mugatua nagusiki; EGON eta EDUKI aditzekin, bi joerak lehian dabiltza; eta gainerakoekin (ibili, joan, sartu, gelditu eta bihurtu, besteak beste) mugagabea.

a) Lotura-aditza IZAN bada, atributua mugaturik ematen da eskuarki: Liburu hori garestiA da. Edurne andereño onA da. Jarduera adierazten duen izen bat bada atributua, mugagabean ematen da: Irakasle izan da ikastolan (≠ Irakaslea izan da ikastolan). Neu naiz testigu.

Badira, bestalde, mugatzailerik gabe agertzeko joera duten zenbait adjektibo ere: zoriontsu, dohatsu, libre, berdin. Adibidez: Libre(a) da gizakia nahi duena egiteko. Zoriontsu(a) zara?

Aldiz, izenlagunez osatutako atributuetan beharrezkoa da artikulua. Liburu hori plastikozkoa da (*plastikozko da).

b) Lotura-aditzak EGON eta EDUKI direnean, mugatuan nahiz mugagabean ematen dira predikatu-osagarriak (Hegoaldean mugatuan, normalean). Zail(a) daukat. / Txiki(ak) dauzkazu oinetakoak. / Semaforoa gorri(a) dago. / Gazi(a) dago zopa.

c) Lotura-aditzak ibili, joan, sartu, gelditu, ari izan (aritu), jarri, egin... direnean, predikatu-osagarria mugagabean ematea da aukera ia bakarra; bestela, gerta daiteke esanahia aldatzea edo ondo ez ulertzea. Artzain joan zen (≠ Artzaina joan zen). Itzultzaile ari da aspaldian (≠ Itzultzailea ari da aspaldian...). Zuzendari egin dute.

Bihurtu eta bilakatu aditzek ere berdin jokatzen dute normalean. ( bihurtu)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (167-172).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (6, 124).

— “Aditzaren jokabidea: egon (bero dago / beroa dago)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: izan  (irakasle ona da / irakasle on da)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: izan  (zoriontsu izan nahi / zoriontsua izan nahi)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (163-164).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper