Euskaltzaindiak, *joan asmoz, *egin asmoz, *eztabaidatu asmoz esapideen eta halakoen ordez, joateko asmoz, egiteko asmoz, eztabaidatzeko asmoz (asmoan, asmoarekin...) eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du. *Ama ikusi asmoz joan nintzen hara (> ikusteko asmoz, asmoan, asmoarekin...). [41. araua; EH]
Nolanahi ere, egin asmo duzuen lana edo etorri asmo dut moduko esapideak guztiz jatorrak dira. Aditzarekin perifrasia osa dezaketen zenbait izenek —asmo, gura, gogo, nahi edo behar— badute horrela jokatzeko aukera: etorri asmo du, etorri gura du, etorri gogo du, etorri nahi du, etorri behar du.