Interjekzio modura erabilita, guztiz jatorra da (Zorionak eta urte berri on!, adibidez), baina okerra da urtebetetze hitzaren sinonimo gisa erabilita (*Gaur nire zorionak dira). Horren ordez, Gaur nire urtebetetzea da / Gaur nire urtebetetze-eguna da esan behar da.
Zoriontzeko moduen artean, jakina, Zorionak! bera bakarrik aski da. Horrez gainera, Urte askoan!, Urte asko(ta)rako! edo Anitz urtez! esatea ere egoki dator, gehienetan. Baita biak batera ere, bereziki urtebetetze-egunean: Zorionak(,) eta urte askoan! [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: urtebetetzea, urteurrena, zorionak”, Jagonet galde-erantzunak.