Subjektu agerikorik gabeko ‘eguna zabaldu, egun-argia agertu’ adierazi nahi denean, eguna argitu eraketa da zuzena, ez *egunak argitu. Du/da aditz-erregimenak onartzen ditu. Oraindik ez du argitu. Neguan oso berandu argitzen du eguna. Eguna argitu baino lehen. Eguna argitu zenean...
Subjektu agerikoa dutenetan ez dago zalantzarik: Eguzkiak argitzen du mundua. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: argitu (eguna argitu du)”, Jagonet galde-erantzunak.