Zilegi izan (*zilegia izan) aditzak —Anton., debeku izan— hiru erregimen ditu:
• da (hirugarren pertsonan erabiltzen da orduan): Gezurra ez zen behin ere zilegi. Horiek ikusita zilegi (dela) dirudi (...).
• zaio: Eta halatan zilegi izanen zaio zerbait esatea. Zilegi izan bekit aitortzea (...).
• du: Ez duzu zilegi zure anaiaren emaztea hartzea. Ez ote dugu zilegi, emendailuz bezala, geure baitarik zer edo zer sortzea?
Izenondo ere izan daiteke zilegi. Adibidez: Helburu zilegia. Eskabide zilegia. Gramatikak zilegitzat dauzkan eremu hedatuen mugetatik ihesi ibili gabe. [EH]