Esanahi ezberdineko esaldiak dira hauek: Haurrek irakurtzen ikasi dute (ZERTAN, ZER ikasi) / Haurrek irakurriz ikasi dute zerbait (NOLA ikasi). Asko idatziz eta irakurriz ikasten da ongi idazten.
Modu berean dira ezberdinak hauek ere: Igeri egiten ikasten ari naiz (ZERTAN, ZER ari) / Uretan sartuz ari naiz igeri egiten ikasten (NOLA ari). (-tu(a)z joan / -tzen joan);
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: ikasi (egiten/eginez ikasi)”, Jagonet galde-erantzunak.