zenbatzaileak eta komunztadura

zenbatzaileak eta komunztadura

Zenbatzaileek sintagma mugagabeak eratzen dituzte gehienetan, baina, komunztadura mugagaberik ez dagoenez, aditzarekin singularreko edo pluraleko jokoa egin behar dute.

 

Zenbatzaile zehaztuak. Tradizioak diferenteak diren arren (ekialdekoek joera handiagoa dute halako izen-sintagmak singulartzat hartzeko), aditza pluralean emateko joera da nagusi (bat zenbatzailearen kasuan izan ezik, jakina): 10 urte bete ditu. 17 urte ditut. Hiru liburu irakurri ditut.

Nolanahi ere, badira aditz batzuk jokamolde bere-berea dutenak: iraun; neurtu; pisatu; balio izan.

 

Zenbatzaile zehaztugabeak. Singularrean nahiz pluralean egin dezakete komunztadura (batzuk da salbuespena). Euskaltzaindiaren Hiztegiak argi adierazten du zein den bakoitzaren ohitura nagusia. Adibideak:

  • asko/gutxi: Musikari asko izan da/dira plazan. Sagar asko landatu genuen/genituen.
  • zenbait, hainbat: Emakume zenbaitek hala ulertzen du/dute hori.
  • anitz: Sagar ustel anitz ekarri dugu/ditugu.
  • franko: Bada/Badira franko deabru santu itxura duena/dutenak.
  • batzuk: Gezur batzuk esan dizkiot.

 

Badira zenbatzaile zehaztugabe gehiago ere. Testuinguruaren arabera, bi multzotan bana daitezke:

• singularreko komunztadura dutenak gehienbat: pixka bat, apur(txo) bat, xorta bat, puxka bat, pittin bat... Adibidez: Ogi pixka bat hartu zuen. Eman zion ardo xorta bat.

• singularrekoa zein pluralekoa izan dezaketenak: makina bat, dexente, aski, ugari, nahiko, mordo, pila (bat)... Adibidez: Makina bat liburu irakurri dut/ditut uda honetan. Laudorio ugari izan zuen/ zituen. Argazki mordoa argitaratu zuten/zituzten.

 

ZATIAK (erdia, herena, laurdena) ETA KOMUNZTADURA: erdi.

 

GEHIEN eta GUTXIENen KOMUNZTADURA: gehien ≠ gehiago.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (82, 130, 141-152).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (101, 206).

— “Aditzaren jokabidea: izan (komunztadura: 17 urte dut/ditut)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: komunztadura (10 urte du / 10 urte ditu)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: ugari (komunztadura: organo ugari egin ziren / egin zen)”, Jagonet galde-erantzunak.

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (29).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (317-318).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper