zenbatzaileak eta iraupena (hiru astean / hiru astetan)

zenbatzaileak eta iraupena (hiru astean / hiru astetan)

a) Zenbatzailedun sintagmak denbora etengabeko unitate gisa hartzen duenean, inesiboko sintagmetan (NON kasuan, alegia), mugatu singularra dago hobetsita [110. araua]. Bai zenbatzaile zehaztuekin: hiru astean egon zen han, hiru urtean ikasi du euskara, bost egunean falta izan da, lau hilabetean egin zuen lan...; bai zenbatzaile zehaztugabeekin ere: denbora gutxian egon da baloia jokoan, hainbat urtean, hainbeste hilabetean, zenbait egunean, urte askoan!...

Ezin da okertzat jo, nolanahi ere, mugagabea, molde arrunta baita ekialdean: hainbeste hilabetetan eta zenbait hilabetetan; inoiz, gainera, salbuespen gisa edo, onargarriago dirudi mugagabeak: zenbait ordutan, egun gutxitan, mende askotan...

b) Iraupena, edozelan ere, inesiboan ez ezik (hiru ordu(t)an hitz egin), absolutiboan (NOR kasuan) eta instrumental mugagabean (-z) ere eman daiteke: hiru ordu hitz egin, hiru orduz hitz egin. EGON aditzarekin, inesiboa, absolutiboa nahiz instrumentala erabil daiteke: ‘zortzi ordu(t)an’ / ‘zortzi ordu’ / ‘zortzi orduz’ egon da zure zain.

Galdetzean ere hiru kasuak dira erabilgarriak: (inesiboa) Zenbat egune(t)an egongo zara kanpoan?, (absolutiboa) Zenbat egun egongo zara kanpoan? eta (instrumentala) Zenbat egunez egongo zara kanpoan?

c) Erakuslea erabiltzean, singularrean ere erabil daiteke, denbora osotasun moduan hartzen bada: azken zortzi urte honetan. Ez da araurik eman bietatik (azken zortzi urte hauetan / azken zortzi urte honetan) zein den hobestekoa.

d) Iraupenik adierazten ez denean, mugagabeak ohiko lekua du. ‘Hiru urteko iraupena’ adierazi beharrean ‘hiru urte desberdin’etan gertatu den zerbait adierazi nahi bada (bata bestearen ondoren ez doazen urteez ari bagara, alegia), mugagabea beharko da: Hiru urtetan antolatu dute danborrada. Astero joateko aukera nuen, baina bost astetan bakarrik joan nintzen. Hiru egunetan etorri izan da herrira (hiru egun ezberdinetan) ≠ Hiru egunean ez du lanik egin (hiru egun jarraian).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: euroa”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Denbora adieraztea: zenbat ordu (zortzi ordu / zortzi orduan / zortzi orduz)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: leku-denborazkoak (bost minutuan/minututan; zortzi urte hauetan/honetan; bost kilometrora/kilometrotara) ”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Espazioa adieraztea: -ra/-tara (hiru kilometrora / hiru kilometrotara)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: leku-denborazko kasuak (zenbat denborako/denboratako?; zenbat kilometrora/kilometrotara?; zenbat egunean/egunetan)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Denbora adieraztea: egun, urte (handik hiru urtera/urtetara; lau egunean/egunetan)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Denbora adieraztea: -an/-tan (hiru egunean/egunetan), -ra/-tara (bost urtera / bost urtetara)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: euro, litro, ehuneko (eurotan, litrotan, ehunekotan)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Denbora adieraztea: urte (hiru urtean / hiru urtetan / hiru urteetan)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (111-112, 169-171).

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (71-72).

MUJIKA Alfontso (2010). ““ZENBAT EUROAN” / “ZENBAT EUROTAN” / “25 GRADUAN” / “25 GRADUTAN”. Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan”. http://www.eizie.eus/Argitalpenak/2tzul/noiz-erabili-mugatu-singularra-sintagma-zenbatzailedunetan.

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (85, 222).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "-etan: erabilera okerra", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper