zatikiak eta proportzioak

zatikiak eta proportzioak

NOLA IRAKURRI. Proportzioak, ehunekoen bidez ez ezik ( ehuneko (%)), zatiki edo frakzioen bidez ere adierazten dira, eta honela irakurtzen dira:

1/2 (erdi)               1/3 (heren)           1/4 (laurden)

Bost zenbatzailetik gorakoetan, bide bat baino gehiago daude zatikiak adierazteko. Adibidez, 7/10 zatikiak irakurketa hauek guztiak izan ditzake:

(a) zazpi hamarren (zientzietan erabiliena)

(b) hamarretik zazpi

(c) hamarretatik zazpi

(d) hamarretarik zazpi

(e) hamarreko zazpi

Zientzietan erabiltzen den moldearen arabera, honela irakurtzen dira beste hauek:

              3/5       hiru bosten

            5/6       bost seiren

            4/9       lau bederatziren

            1/10     hamarren bat

            1/100    ehunen bat

            1/1.000 milaren bat

 

Batzuetan, adierazpen grafikoa eta esaten dena ez datoz bat hurrenkeran: «¾ litro» ez da «hiru laurden litro» esaten, baizik eta «hiru litro-laurden», «litroaren hiru laurden». Ardo-botila batean ¾ litro (= hiru litro-laurden) sartzen dira. 1 litrok (= litro batek) 8 euro balio badu, ¾ litrok (= hiru litro-laurdenek) 6 euro balio du(te).

Eredu berari jarrai dakioke konplexuagoetan ere: 3/8 kilo (> hiru kilo-zortziren) txerriki. Edo formula moduan esanda: 3/8 kilo (> hiru zati zortzi kilo) txerriki.

 

DEKLINABIDEA. Ez dago Euskaltzaindiaren berariazko araurik ez gomendiorik, baina bai ohitura nagusi bat. Esapide gisako deklinabide-molde bat erabiltzen da <zenbatetik... zenbat/zenbatek/zenbati/zenbatera/zenbatean...>: lau(ta)tik hiruk, hiru(ta)tik bitan, sei(ta)tik bostean, etab.

 

KOMUNZTADURA. Bi joera daude. Batean, zenbatzaile arruntekin bezala, plurala sartzen da (hiru bosten kendu dizkio); bestean, berriz, zenbatzailea ez da hartzen zenbait banako modu espezifikoan izendatuko balitu bezala, eta, beraz, singularra erabiltzen da (hiru bosten kendu dio).

 Maizenik erabiltzen diren zatiki-hitzak —erdi ( erdi) eta laurden— artikuluarekin eman ohi dira (erdia, erdiak, laurdena, laurdenak), eta artikulu singular/pluralak eragiten du komunztadura. Uraren erdia edan du. Ikasleen erdiak etorri dira. Oraindik ez dizkizut laurdenak ere esan. Biztanleriaren laurdenak ez daki zenbat diren euskal hiztunak / Biztanleen laurdenek ez dakite zenbat diren euskal hiztunak.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (126-127).

— “Zenbakiak: proportzioak (hirutik bi / hirutatik bi)  ”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (136, 139).

EHUko Euskara Zerbitzua (2008). "Zenbaki zatikiarrak", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper