x letra (ixa)

x letra (ixa)

Euskal hitz askoren osaeran ageri da x letra: xabiroi, xahutu, xalo, xarma, taxi, sexu, xehe, xede, brixt, xixt...; Xabier, Uxue, Manex...

Hitz horietan ageri duen balio neutroaz bestela, balio adierazkorra ere —hiztunaren egoeraren, sentimenduaren, ñabarduraren, balioespenaren... ukitua— adierazten du batzuetan, eta z dena x izatera eramaten du. Hala gertatzen da hauetan: axeri, bixi, bixigarri, gixon, goxo, koxka, moxkor, muxu, xahar, xentimo, xut... [EH; 17. araua] ( kontsonante busti-palatalen grafia eta ahoskera)

 

MAILEGUEN IDAZKERA. Maileguetako x, normalean, jatorrizkoan bezala gordetzen da; bai hitz hasieran (xenofobia, xilofono, xilografia...), bai bokal artean (taxi, sexu...), bai amaieran (klimax, duplex...). Salbuespena kontsonante aurrekoa da: estradizio, esperientzia, testu, estra... (*extradizio, *experientzia, *textu, *extra...). ( klixe (klitxe) )

 

AHOSKERA [87. araua].Soinu sabaikaria du tradizioko euskal hitzetan eta mailegu zaharretan (edo integratuetan): axola, axuri, faxista, kexu, mexikar, pixa, pixka (bat), puxtarri, taxu, uxatu, xake, xarma, xaxatu, xede, xeke, xiita, xume... Manex, Moxolo, Uxue, Xabier...

Oro har, maileguetan dira salbuespenak. Hauek dira hobespenak  ahoskera zaindurako:

- Maileguaren sorburuko <ks> ahoskera mantentzea hobesten da bokalartekoa edota hitz-amaierakoa denean: antrax, fax, hapax, klimax, lexiko, pixel, sexu, saxofoi, sintaxi, siux, taxi, taxonomia, toxiko, axioma, bauxita, hexagono, hexaedro, exorzismo, exodo, exotiko...

Lehenespenez, hobespen berak balio du euskarara egokituriko izen berezientzat ere: Saxonia [saksonia], Alexandro [aleksandro], Anaximandro [Anaksimandro], Mexiko [meksiko], Texas [teksas], Halifax [halifaks], Matrix [matriks]... Baina, gaur gaurkoz, ezin da zorrotz hartu kontua, eta ezin da gaitzetsi sabaiaurrekoa ere (euskal x-ren baliokoa):  [saxonia], [mexiko]... Besterik da <konts. + -x> kontsonante-bilkura dagoenean, non sabaiaurrekoa (euskal x-ren baliokoa) lehenesten den: Xerxes [xerxes]...

 

Oharra: Ez da ahaztu behar, bestalde, euskaraz ere jatorrizkoan bezala idazten direnak jatorrizkoan bezala ahoskatzekoak direla. ( atzerriko izenen eta hitzen ahoskera)

 

Nolanahi ere, mailegu batzuek ez dute ahoskera hori sorburuan, euskal x baizik: klixe, afixa, enbaxadore, erlaxatu, kaxalote, bexamel, perrexil, xanpu...

- s letraren ahoskera dute hitzaren hasieran x letra duten grekotiko hitzek: <xenofobia, xenon, xerografia, xilofono, xilografia...> [senofobia, senon, serografia, silofono]. Baina ezin dira gaitzetsi euskal x-ren balioarekin emanda ere.

 

DEKLINABIDE-LOTURA. (Mat.) Bokalari dagokion lotura zor zaio, letraren izena ixa baita, ez ekis. *5x-etik (> 5x-tik). *x-ekin biderkatu (> x-rekin biderkatu).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Maileguak: gaztelaniazko hitzak x letra duenean”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper