-tzat kasua

-tzat kasua

ERABILERA

  • -tzat prolatiboa aditz jakin batzuei (eduki/ukan, eman, eskaini, hartu, jo...) loturik doan predikatu osagarriak hartzen duen atzizkia da: Adiskidetzat hartu ninduten lasartearrek. Oparitzat erloju bat eman genion.
  • Beste aditz askok, dena dela, atzizki hori gabeko predikatuak (ere) eskatzen dituzte testuinguru beretan: Udalak Lur alkate izendatu zuen. Horixe jarri zuen adibide(tzat). ( atribuzio-perpausa: mugagabea eta mugatua)
  • Badira aditz batzuk (eduki eta hartu, esaterako) bi aldeko jokoa dutenak, esanahiak ere desberdinak dituztela: Andoni daukagu aurten irakasle / Andoni irakasle zintzotzat daukagu. Neskame hartu dute Iñaxi / Neskametzat hartu dute Iñaxi.

Hala ere, ez da erraza beti balio semantikoa taxuz zedarritzea, sarri sortzen baita zalantza bi balio hauen artean: ‘xedea’ adierazten duen hartan —Erregetzat hartu ninduten gizon haiek— eta ‘ustezko kutsua’ adierazten duen hartan —Sorgintzat hartu ninduten—. Hau da, anbiguotasuna gerta daiteke zu erregetzat hartu zaitut bezalakoetan, bi esanahi izan baititzake: ‘errege izateko asmotan hartu zaitut’ eta ‘errege zarela uste izan dut (baina ez da hala)’.

 

KALKO-ARRISKUA

  • -tzat atzizkiaren ordez, bezala, legez, gisa eta antzekoak neurriz kanpo erabiltzekoa. Hobe da partikula horiek konparazio-perpausetarako uztea: ?Tonto bezala hartu naute (> Tontotzat...). ?Sari bezala dirua eman diote (> Saritzat...). ( bezala)
  • Beste batzuetan, aldiz, neurriz pasatzeko arriskua ere badago, eta izen-sintagma mugagabea denari, gehiegikeriaz, -tzat eranstekoa. *Gidaritzat izendatu zuen (> Gidari izendatu zuen), *Zuzendaritzat zeu aukeratuko zaitugu (> Zuzendari zeu aukeratu zaitugu).

 

IDAZKERA. Kasu-marka zuzen-zuzenean lotzen zaio lexemari (tonto + -tzat > tontotzat; babes + -tzat > babestzat). Txistukari afrikatuan (ts, tz, tx) amaitzen diren hitzek sortzen dute zalantza. Nola behar du honelakoetan: ardatz + -tzat?, trakets + -tzat?

 

Hitzaren bukaera igurzkari (-s, -z, -x) egitera jo izan da tradizioan (Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik kontu honetan): amestzat, ardaztzat, arroztzat, gorpuztzat, hiztzat, hoztzat, hustzat, trakestzat...

 

Txistukari igurzkari den kasuetan ez dago arazorik: deustzat, eskastzat, ezereztzat, mesiastzat...

 

Bi ohar:

- Atzizkia lotzeak dakarren forma-aldaketak hitzaren ezagutzea zailtzen badu, marratxoz lotzea da irtenbiderik egokiena: bat + -tzat > bat-tzat. Adibidez: Bat-tzat hartuko dugu arazo hori.

- -tzat atzizkiaz diogunak berdin balio du -tsu atzizkiarekin: harkaiztsu, ekaiztsu...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (491-493).

— “Lexikoa: -tzat kasu-marka, ts-ren eta  tz-ren ondoren (trakestzat/traketstzat/trakets-tzat)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: eman/jo (galdutzat eman/jo)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: hartu (oinarritzat hartu / oinarri bezala hartu)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (187).

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (73).

SALABURU, Patxi, KINTANA, Xabier (1984). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (100).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper