Industrialdu/industrializatu, neutraldu/neutralizatu... moduko bikoteetan, Euskaltzaindiaren Hiztegiak, inguruko hizkuntzen bideari jarraituz, -izatu aukeraren alde egin du maileguetan: espezializatu, estandarizatu, immunizatu, industrializatu, neutralizatu, profesionalizatu, sozializatu, zentralizatu...
Zenbait kasutan, hala ere, badira bitasunak. Horrelakoetan, biak gorde dira, bakoitza bere adieran: formalizatu/formaldu (‘zintzotu’), normalizatu/normaldu (‘normal izatera iritsi’). [EH]
EUSKALTZAINDIA (1994). LEF batzordea, “-tu”, Euskera 39, 3: 1042-1043.