Sudur-luze <iz. + adj.> moduko elkarte arruntak marratxoz nahiz loturik idazteko aukera dago: (neska) sudur-luze edo sudurluze, (zezen) adar-motz edo adarmotz, (agure) buru-soil edo burusoil, (mutiko) musu-gorri edo musugorri, (marinel) odol-bero edo odolbero, (adiskide) esku-zabal edo eskuzabal, (esparru) angelu-zuzen edo angeluzuzen, (teilatu) punta-zorrotz edo puntazorrotz. [25. araua]
Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko EIMAren estilo-liburuak eta beste estilo-liburu batzuek loturik idazteko gomendioa egiten dute: ahobero, buruargi, burugogor, burusoil, hankamotz, muturbeltz, lepoluze, sudurluze...
ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (69).
EHUko Euskara Zerbitzua (2015). "Sudurluze elkarteak", Ehulkuren aholku guztiak.